Aintzineko ttipi-ttapan Iturengo onddo biltzaile bateri buruz eskribittutako karte leittu ondotik, animatu naiz eskribitzera, leittu dutenarekin ez nagoelako konforme. Emakume horreri esker, nik, eta dakitenez beste aunitzek ere, onddo aunitz jaten dittugu onddo garaian, 6etan jeiki gabe, eta debalde. Zuek uste duzue, aurreko idazleak dion bezala, hain beketsa baldin bazen emakume hori, niri, eta lehen erran dudan bezala, beste aunitzeri onddoak erregalatuko zigula, saltzeko aukera izanda?
Bakoitzak atera dezala bere konklusioak, baina ni ezin nuen eskuak guruztuta geldittu leittutakoa leittuta.
72.628.909