Iturengo onddo biltzaileei idatzi dietenei:

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 9a

Onddo biltzearen buruz idatzi dutenei gauza batzuk esan nahi diet.Ez bazizueten axola ez zenuten lehenik idatziko idatzi dituzuen gauzak. Gauza honekin ikusi dudana da, min egin nahi duzuela baina horrela ez duzue ezer lortzen, baizik eta zuek fama txarragoa izan gauza hauek idazteagatik.

Herri guzti horietan izan badira inori ez dio azolarik.Jubilatuak direnez, badaukate denbora libre asko eta ez diote inori ezer kalte egiten, ezta ebasten ere. Onddoak mendian ateratzen direnez, denenak dira, ez dute izenik jartzen,eta bakoitzak jakingo du etxean geratu,saldu edo oparitu.Ohartu naizenez jendea oso inbidiosa eta ezin eramia haundia dago,honekin esan nahi dudana da zuek zaretela jende hauei ezin ikusia eta ez besteek, zeren eta ez dute kalteerik egiten.Inori ez zaigu axola zer egiten duten auzokoak eta nora joaten diren, eta denbora gauza horietako baldin bagenu,gu ere joan gintezke mendira onddo eske eta ez besteak kritikatzen egon,beraiek libreak dira noranahi joateko.Txakurra bezala tratatzearena oso gauza grabea da eta nire ustez lehenik frogatu beharra dago eta ez hemen, honara idazten, hori beste leku batean egin behar da eta frogekin..Ni zuek bezala denbora gauza hauetan ez nuke askorik galduko, zeren eta ez dira gauzak ebatsiak antzineko lerrotan esan dudan bezala eta denbora izanez gero senar-emazte hauek bezala gehiago mendira joan behar genuke baraiek bezala, nik baita zuek ere.

A.A

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun