Abenduaren 19an Beleneko jaiotzaren antzerki bat ikusteko aukera izan ginuen Zugarramurdiko elizan. Bi herrietako hogoi bat haurrek parte hartu zuten, Mila, Maribel eta Mari Carmenen gidaripean, eta funtzione eder bat erakutsi zuten. Ondotik “Akelerrenean” txokolatada eman zen joan nahi izan zuten guztientzat. Eguberritan sartzeko manera pullita.