Abenduaren 23an ostegunarekin, laugarren urteko, Olentzero bere karroarekin menditik jausiko da arratsaldean herriko plazara, bidea atxematen baldin badu.Hiru eskoletako haurrek (ikastola, eskola publikoaeta san josepe eskolakoek) ongi etorria eginen diote kantatuz. Haurrak txintxoak egon badira urte osoan, olentzerok goxokiak banatuko ditu. Lehen urtetan bezala, errebotetik abiatuko da eta karroz ibiliko ditu haurrak plazan barna.
Egun berean, arratsaldeko 1ak 30etatik goiti, haur guziak zaharren etxera joanen dira, bertan dauden xahar guzieri bisita egitera eguberri kari.