Turismo bulegoaren laguntzarekin, Eguberriko Merkatua antolatua izan da, ganden urtean bezala, abenduaren 11n. Goizean, urtean osoan hor diren merkatariek atxemaiten ahal genituen; bainan aurten, egun osoan egon dira.
Haiekin, eskulangileak, heien erakusketak presentatzeko. Atsaldean, eskolako haurrak etorri dira eguberriko kantuak kantatzeko. Honen ondotik, plazan bertan, krakada bat proposatua izan da haurrentzat, eta arno beroa gaztain batzuekin helduentzat.