«Elkarlana Azkainen» elkartea sortu dute herriko artisau eta komertzioek

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Duela guti, herriko artisau eta komertsioak elkarte berri batean bildu dira, herri ainitzetan egiten den bezala. Elkarte horren izena : "Elkarlana Azkainen". Sortzaileek erakutsi nahi dute nola aberatsa den gure herriko ekonomikoaren oihala. Egia da gutti gora behera, 150 enpresari desberdin (komertsio, artisau, zerbitzu...) atsematen ahal direla gure herrian. Bainan Azkaindar gehienek eta batez ere herrirat etorri berriek ez dakite hain beste komertsio eta zerbitzu proposatuak direla Donibaneraino gan gabe. Elkarte berri horren lehen helburua izanen da beraz herritaren informazioa. Ekitaldi batzu bururatu nahi dituzte heldu den urtekotz. Hala nola pentsatzen ari dira janeko komertzial aste bat edo hamabostaldi bat antolatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun