Oronoz, Mugairi eta Narbarteko ehiztariak biltzen dituen Azazkorro taldeak 140 kiloko basurdea bota zuen azaroaren 6an Narbarteko mendietan. Talde honek aurten ehizatu duen handiena izateaz gain, inguru horretako ehiztariek ez dute gogoratzen hain basurde handirik inoiz bota dutenik. Argazkian, Ismael Oteiza narbartearra ageri da.