Agorretako ikasleen arrakasta Arrasateko Akordeoi Lehiaketan

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Arrasateko Akordeoi Lehiaketan Doneztebeko Agorreta Musika Eskolako zenbait ikaslek parte hartu zuten eta aurten, iaz bezala, Varieté junior mailan Doneztebeko Amaia Iraolak irabazi zuen eta Labaiengo Iñigo Estanga bigarren suertatu zen. Hirugarren postuan Berako Estitxu Pinatxo geratu zen. Iaz lehiaketa hau irabazteak ETBko programa batean parte hartzeko aukera eman zion Amaiari, hainbat musikari handirekin batera. Bertze maila batzuetan ere aritu ziren Agorreta eskolako ikasleak. Asier Otxandorena doneztebarrak eta Urrozko Jon Elizondok Urrezko domina irabazi zuten, Donamariako Naiara Aizpuruk zilarrezkoa eta Miren Sein iturendarrak brontzezkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun