Doneztebeko Udalak kirol instalazioen ordainketaren inguruan hartu duen erabakiaz eztabaidatzeko ez ohiko batzar orokorra egin du Erreka kirol elkarteak, La Union Kasinoan. Bertan, zuzendaritza batzordeak gai honen aitzinean duen jarrera bozkatu da. Hain zuzen, Errekako zuzendaritza batzordeak bere desadostasun osoa azaldu du udalak hartutako neurrien aitzinean. Modu berean, lehiaketan dauden jarduerekin segituko dute, eskubaloi talde ezberdinen ligarekin edo pilota txapelketetan, errate baterako, baina urtean egiten diren ez ohiko bertze ekitaldi guztiak, herri laisterketa, udako kirol eskola, futbito, frontenis, pala edo Mendiaren Eguna alde batera utziko dute.
Erabaki hau aurtengo denboraldirako izanen da eta Udalak, hartutako erabakiarekin aitzinera segituz gero, Zuzendaritza Batzordeak bere kargua utziko du.
Hau izan zen zuzendaritza batzordearen proposamena eta ondotik bozkatu zena. Bozketan 74 lagunek hartu zuten parte eta horietatik 73 pertsonek zuzendaritzaren jarrerarekin bat egin zuten eta batek bere kontrako boza eman du.