Heldu den urtean, 2005eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra Bertizko Turismo Zentroko instalazioen barnean artisau erakusketa-denda kudeatzeko lehiaketa deialdia egin du Turismo Partzuergoak. Eskaintzak Bertizko Turismo Partzuergora (Bertizko Turismo Zentroa, 31720 Oieregi) bidali behar dira abenduaren 30 (ortzeguna), 14:00ak baino lehen. Eskaintza ekonomikoak 1.500 eurokoa izan beharko du gutxienez, egin nahi den aktibitate planarekin batera. Pertsona fisikoek Nortasun Agiriaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute eta pertsona juridikoek konstituzioko eskriturak eta sinatzen duen pertsonaren podereak.
Esleipena urtebeterako baldin bada ere, denbora hau akitu baino lehen eta beti ere bi alderdiak ados egonez gero, alokairu kontratu hau urte baterako edo birako luzatzen ahal da. Horretarako, alokairu epea bete baino bi hilabete lehenago, 2005eko urriaren 31rako, adjudikatzaileak Bertizko Partzuergoari jakinarazi beharko dio urte baterako edo birako kontratua luzatu nahi duen edo ez.
Adjudikatarioak Bertizko Turismo Zentroan kokatua dagoen 26 metro koadroko lekua erabiliko du. Leku hau Bertizko Turismo Partzuergoko materiala eta artisau produktuen erakusketa eta salmentarako erabiltzen ahal du. Modu berean, artisau elkarteak nahi badu, artisauen erakusketak ere egin daitezke, baina adjudikatzaileak ezin dezake bertze lan komertzialik burutu leku horretan.
Artisau dendaz arduratzeko lan kontratua adjudikatzailearen eskutik izanen denez, ez da inolako lan harremanik egonen Bertizko Turismo Partzuergoa eta pertsona hauen artean.