Obretako garabien karneta ateratzeko ikastaroa UGTren esku

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Obretako garabi edo gruak gidatzen dituzten langileek ziurtagiri edo karneta behar dute. Baztan-Bidasoako UGTk ziurtagiri hori Iruñera mugitu beharrik gabe lortzeko aukera eskaini nahi du eta inguru honetan garabia manejatzeko ikastaroa antolatu nahi du. Ikastaro honekin, Nafarroako Gobernuko Industria Departamentuak karneta ateratzeko egiten duen azterketara aurkezteko prestatzen da langilea. Ikastaroak 60 teoria-ordu eta 15 praktikoak, nahitaez egin beharrekoak, izanen ditu. Izen emateko honako agiriak beharko dira: Guttienez urtebeteko esperientzia duela erakusten duen enpresa ziurtagiria. Enpresa ezberdinetakoak ere izaten ahal dira, baina guztien artean guttienez urtebete osatu beharko dute. Horretaz gain, Nortasun agiriaren fotokopia, lan bizitzaren informea, karneteko bi argazki eta mediku errekonozimendua beharko dira. Ikastaroan eraikuntzako langileek hartuko dute parte. Informazio gehiagorako Patxi Altxurekin harremanean jarri behar da, 646 024024 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun