Ulibeltzak elkartean bertso-afaria izanen da ilbeltzaren 8an

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Sunbillako Ulibeltzak elkarteak antolatuta, Euskadiko Kutxaren «Luberri: bertso lurra berritzen» kanpainaren barnean bertso-afaria eginen da urtarrilaren 8an, larunbatarekin, 21:30etatik aitzinera Ulibeltzak elkartean. Lehenik afaria izanen dute, honako menu honekin: arrain zopa, legatza saltsan, txuleta, postrea, kafea, kopa eta purua. Txartelak 25 eurotan salgai izanen dira urtarrilaren 2a bitarte, Marisol janaridendan, Iturburu ostatuan, Fonda ostatuan eta Maria Jesus harategian. Bertso arloari dagokionez, Angel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus, Xabier Silveira eta Estitxu Arozena arituko dira, Patxi Larretxea gai jartzailearen erranetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun