Txokolatada Larraburuan Errege Egunean

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Urtero bezala Larraburua Erretiratuen Elkarteak berendu txokolatada prestatuko du herriko haurrentzat Errege Egunerako. Arratsaldeko 5,30etan elkartuko dira haurrak Larraburuan eta betiko berenduaren ondotik hainbat opariren zozketa eginen da. Herriko gaztetxo guztiak gonbidatuak daude arratsalde polit bat pasatzera eta suertea izanez gero erregeak ekarritako opariez gain bertze batzuk ere etxera eramatera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun