Arratsaldeko seietan etorriko zaigu aurten Olentzero Etxalarrera, bertze urtetan baino ordu bat lehenago. Ordu bat aitzinatu dute aurten bai meza eta bai ondoko herri kalejira. Hala ere urteroko egitarau bera mantenduko da eta mezaren ondotik herriari buelta emanen zaio txistulari eta trikitilarien laguntzaz. Ondotik Elutsa ostatuan eginen da luntxa. Altxata eta Guraso Elkarteak gonbidapena luzatu nahi die guraso, haur eta gazte guztiei egun honetan baserritarrez jauntziak ateratzeko. Urtetik urtera jende gehiago animatzen da Olentzerori ongietorria horrela jauntzita egitera baina hala ere gehiago indartu nahi da ohitura zahar hori.