Bortzirietako Euskara Mankomunitatea aitzinera eramaten ari den Bai Euskarari egitasmoaren barrenean Etxalarko Euskara Batzordeak aurkezpen ekitaldia antolatu zuen abenduaren 11n. Lesakan egin den aurkezpen nagusiaren atarikoa izan zen ekitaldi ttiki hau eta herriko hainbat gizarte eragile bildu zituen. Denetara 50 lagunetik goiti elkartu zen herriko frontoian 19:30etatik aitzinera. Patxiku Irisarri Euskara Mankomunidadeko lehendakariordeak kanpainaren berri eman zuen eta ondotik bertsoak kantatu zituzten bildutakoek, herriko trikitilarien laguntzaz. Goian ageri den argazkia ateri eta pintxo-jatearekin akautu zen ekitaldia.