Jose Maia Dendarieta amaiurtarraren heriotzaren bigarren urteurrenean

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 8a

Hostoak lurrera erortzen diren bezala,
Malkoek egindako bideetatik
Oroimina datorkit.
Oroitzapenek bide hori
Desegiten laguntzen didate,
Eta udazkeneko zuhaitzak bezalaxe
Mila kolore arreko soinekoa janzten dut…
…hosto ximel batzuk erori,
baina beste batzuek tinko eusten diote
zuhaitzari, adarrari.

Agur erran genion elkarri,
Bidai hori hasi zenuenean, eta
Agurra ez zen betirako,
Betiko oroitzea baizik.
Oroitzea, bidai baten banantzearen ondoren,
Agian, elkar ikusiko dugula
Toki zoragarri batean, agian,
Ez badugu elkar ikusiko ere,
Noizbait ere elkartzeko itxaropenaz
Beti bizitzen,
Zoriontsu.

Ainara MAIA URROZ Irun

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun