Eskualdeko kirol talde gehienentzat atsedenaldirako asteburua izan bada ere, zenbait partida jokatu dira. Pilotan, eskuz binakako txapelketa abiatu da eta erremontean, binakako Faustino txapelketaren finalerako sailkatu dira Urriza eta Iñaki Lizaso, Finalerdiko desenpateko partida estuan 38-40 irabazi zieten Koteto Ezkurra eta Patxi Olazarri. Heldu den larunbatean, urtarrilaren 12an jokatuko dute finala Altuna I eta Joxe Etxeberria doneztebarraren kontra. Beraz, aurten ere, txapela Doneztebera joanen da.
FUTBOLA
Nafarroako Preferenten
Aurrera 1 (Joanes) – Lagunak 0.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Allerru 2 – Gure Txokoa 2 (Alain Morcillok biak).
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako jautsiera fasean
Hernani 2 – Beti Gazte 2 (Mikel Aitor Flores eta Kimetz Odriozola).
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte 1 (Javier Carrion) – Anaitasuna 1.
Alebinak, Nafarroako Ligan
Doneztebe 4 (Endika Larralde, Iban Juanena, Unai Apezetxea eta Fermin Estanga) – Valle de Egues 1.