Urtarrilaren 9an abiatuko da Errekaren eskuz binakako txapelketa

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 7a

Kategoria guzietako finalak martxoaren 8an jokatuko dira Donezteben

Asteazken honetan, urtarrilaren 9an, abiatuko da Erreka elkarteak seigarren adliz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketa. Doneztebe eta Berako pilotalekuetan, bigarren mailako senior kategoriako lehen jardunaldia jokatuko da, final zortzirenetako kanporaketa. Donezteben, arratsaldeko 17:30ean hasiko den jaialdiko lehen partn Errekako bi bikote izanen dira aurrez aurre: Gimenez eta Aristu, Otxoa eta Baleztenaren kontra. Ondotik, San Migueleko Zufiaurre eta Oberenako Antxo, Aldabideko Arruti eta Agirreren kontra ariko dira; Errekako Mitxelena eta Urrutiak, Zugarraldeko Santesteban eta Azkarate izanen dituzte arerio eta Usurbilgo Huizi eta Gutierrez, Errekako Iribarren eta Ezkurrarekin ariko dira nor baino nor.

Beran ere arratsaldeko 17:30ean hasiko da jaialdia, Sutegiko Saez eta Olaztiko Agirrek, Arrasatego Dominghuez eta Uribarrenekin jokatuko den partidarekin. Ondotik, Errekako Angita eta Madariaga, Uharteko Azkarate eta Iragiren kontra ariko dira; Zugarraldeko Txorraut eta Soroa, Errekako Babaze eta Labianoren kontra eta Irurtzungo Armendariz eta Galartza, Añorgako Eskudero eta Sagasetaren kontra.

Jubenil eta kadeteak asteburuan hasiko dira

Bigarren mailako seniorren ondotik, jubenil eta kadete mailako pilotariek hasiko dira txapelketan heldu den igandean, urtarrilaren 13an. Jubenil mailako final zortzireneko partidak Donezteben jokatuko dira goizeko 9:30etik aitzinera. Lehenik, Uharteko Kortabarria eta Garcia, Umore Onako Zabaleta eta Aurrera Saiazeko Zubiriren kontra ariko dira; Txarutako Oier Bereau eta Mindegia, Zugarraldeko Juanena eta Artuch-en kontra; Zumarragako Aleman eta Quina, Añorgako Jauregi eta Lertxundiren kontra; Arbizuko Ezkurdia eta Bergara, Lizarrako San Martin eta Etxeberriaren kontra, Donibane Lohizuneko Bilbao eta Ugarte, Olaztiko Mayo eta Aranaren kontra; Txarutako Madariaga eta Errekako Zelaieta, Fuenmayorreko Gabarri eta Diezen kontra; Irungo Ugarte eta Ballesteros, Añorgako Perez eta Lujanbioren kontra eta Umore Onako Apezetxea eta Txarutako Madariaga, Zugarraldeko Valencia eta Zabaltzaren kontra. Kadete mailako final zortzireneko partidak Legasako pilotalekuan jokatuko dira, igande goizeko 9:30etik aitzinera: Irurtzungo Olias eta Loidi, Añorgako Loidi eta Maiza lehenaren kontra ariko dira; Zugarraldeko Loban eta Arrizabalaga, Arrasateko Iban Arana eta Etxagibelen kontra; Errekako Bendoiro eta Zestau, Sutegiko Borrega eta Gastaminzaren kontra; Zugarraldeko Bernabe eta Mayans, Txarutako Oronoz eta Juanenaren kontra; Irurtzungo Gaztañaga eta Beraza, Etxarri Aranazko Ijurra eta Urkijoren kontra; Txarutako Juanenea eta Campo, Arbizuko Jaika eta Agirreren kontra; Irungo Lekuona eta Gomez, Hondarribiako Gaztelumendi eta Belokiren kontra eta Zugarraldeko Iribarren eta Etxamendi, Uharteko Salvador eta Goñiren kontra.

Elite mailakoak urtarrilaren 16an hasiko dira

Elite mailako seniorrek heldu den asteazkenean, urtarrilaren 16an, jokatuko dute lehen jardunaldia Donezteben eta Beran; Infantil mailako txapelketa urtarrilaren 20an abiatuko da Legasan eta alebin eta benjamin mailakoak urtarrilaren 27an Legasan eta Urrotzen. Hori bai, kategoria ezberdinak egun ezberdinetan hasten badira ere, kanporaketa guziak jokatu ondotik, final guziak egun berean, martxoaren 8an, jokatuko dira, goiz eta arratsaldez, Doneztebeko pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun