Baztango 26. Pilota txapelketaren finalak jokatu ziren abenduaren 22an Elizondoko pilotalekuan emaitza hauekin: Umeak B kategorian, Elizodoko Ander Jaurenak eta Ibon Irazokik 18 eta 17 irabazi zieten Elizondoko David Suarez eta Pello Oskozi. Umeak A mailan, Doneztebeko Julen Larretxeak eta Sunbillako Iker Espelosinek 18 eta 14 irabazi zieten Ultzamako Andoni Gaskue eta Pello Etxeberriari. Kimuak B mailan, Elizondoko Imanol Azpirozek eta Iruritako Sergio Oskozek 7 eta 18 galdu zuten Elizondoko Iñaki Irazoki eta Berroetako Mattin Asiainen kontra. Kimuak A mailan, Zubietako Beñat Etxekoloneak eta Iruritako Iñaki Azpirozek 18 eta 14 irabazi zieten Iruritako Pello Arretxea eta Narbarteko David Albiasuri. Haurren mailan, Goizuetako Xabier Apezetxeak eta Iturengo Arkaitz Untxalok 18 eta 7 irabazi zieten Iturengo Ugaitz Elizalde eta Amaiurko Iban Indari. Kadete mailan, Donezteko Irail Zestauk eta Oronozko Joseba Arizmendik 18 eta 9 irabazi zieten Oronozko Mattin Apezetxea eta Iruritako Joseba Apeztegiari. Gazte mailan, azkenik, partida aski borrokatu eta orekatuan, Iturengo Oier Bereauk 18 eta 17 irabazi zion Igantziko Imanol Goienetxeri.
Aurrerako pilotariak
Leitzako Aurrera elkarteko pilotariek zenbait partida jokatu zituzten 2007 urteko azken aste hondarrean. Lezamako txapelketan, Aurrerako Aritz Sagastibeltzak eta Txarutako Madariagak 10 eta 22 galdu zuten Elezkano eta Jakaren kontra.
Lizarrako txapelketa
Lizarrako txapelketako finalaurrekoetan, alebin mailan, Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Mateok, 18 eta 11 irabazi zieten Errandonea eta Dariori. Infantil mailan, Aurrerako Olanok eta Otamendik 14 eta 18 galdu zuten Garaio eta Lasaren aurka; 22 urtez beheitiko kategorian, Elurbek eta Aurrerako Iriartek 16 eta 22 galdu zuten Martinez eta Peñasen konmtra eta senior kategorian, Urtasunek eta Aurrerako Iñaki Iparragirrek 22 eta 19 irabazi zieten Moran eta Okiñenari. Honenbertzez, Mikel Sagastibeltza Lasartek alebin mailan eta Iñaki Iparragirrek senior mailan, Lizarrako txapelketako finalak jokatuko dituzte.