Erregionaleko lehen mailan eta bertze kategoria ttikiagoetan ari diren mutilekin batera, Doneztebe Futbol Taldeak nesken taldea zelairatuko du aurten. Malerreka, Bertizarana, Sunbilla eta Baztango 16 neska ari dira entrenatzen, Aritz Arriola Capdequi eta Mikel Ibarra Ibarra entrenatzaile sunbildarren erranetara. 2007ko azaro hasieran hasi ziren entrenatzen eta astean behin biltzen dira Doneztebeko eskolako zelaian. Momentuz ez dira konpetizioan jokatzen hasi, baina espero dute laster hastea. Posible litzateke otsailean edo martxoan kopa txapelketan parte hartzea, baina ez da oraindik erabakia, Aritz Arriola entrenatzaileak aipatu digunez: «Kontuan hartu behar da neska hauetako inor ez zela lehen futbolean aritua. Bakarren bat eskubaloian aritu zen, baina futboleko oinarrizko kontzeptu tekniko eta taktikoak lantzen ari gara oraindik. Egia errateko neskak beraiek badute konpetitzeko grina izugarria eta beti entrenamenduak elkarren arteko partidatxo batekin akitzen dugu. Baina hortik konpetizio ofizial batera salto handia dago. Lehenik lagunarteko partida batzuk jokatuko ditugu eta beharbada egokiagoa izanen da hurrengo denboraldian hastea txapelketetan».
Neska hauek gehienak 12, 13 eta 14 urte dituzte. Dena den, taldea futbolean aritu nahi duen edozein neskarentzat irekia dagoela oroitarazi du Aritzek: «Gaztexeagoak edo zaharxeagoak izanda ere, ongietorriak izanen dira».
DONEZTEBE F.T. (NESKA KADETEAK FUTBOL-7)
Itxaso ARRIETA AGIRRE - SUNBILLA
Jone IRIBARREN IMAZ - SUNBILLA
Itxaso IRIARTE IRATZOKI - NARBARTE
Irati ARRIETA AGIRRE - SUNBILLA
Ainhoa LARREA LEKUBERRIA - ZUBIETA
Maider LEIZEAGA UNTSAIN - ZUBIETA
Nekane IRURETAGOIENA ARREGI - DONEZTEBE
Olaia GANDARA URTXEGI - SUNBILLA
Izaro SUKILBIDE MARTIN - ELGORRIAGA
Ana SARRATEA ARREGI - DONEZTEBE
Laura ERASUN ELIZONDO - DONEZTEBE<
br>
Tamara DESCALZO OKBA - DONEZTEBE
Maria TELLETXEA APEZTEGIA - DONEZTEBE
Sara AZKARATE ELIZONDO - DONEZTEBE
Amaia ELIZAGOIEN VARELA - ORONOZ-MUGAIRI
Amaia ISTILART ETXEBERRIA - ARIZKUN
Entrenatzaileak:
Aritz ARRIOLA CAPDEQUI - SUNBILLA
Mikel IBARRA IBARRA - SUNBILLA