Santa Barbara zela eta, beren zaindariaren egunaren kari, herrian biziki ezagutuak diren hiru suhiltzaile ohoratu dituzte. Pantxo Bravek eta Jean-Léon Dorratçaguek urrezko medaila izan dute 30 urtetan egin duten lana eskertzeko eta Tote Lopezi hori-gorri domina (vermeil) eman diote 25 urteko lanarengatik. Eskualdeko hautetsiek eta herriko suhiltzaile guziek parte hartu duten besta huntan, hiru suhiltzaile berri sarrarazi dituzte herritar guziak beti laguntzeko prest den taldean.
Bere aldetik Jean-Joseph Jorajuria kapitainak erran du erretiroa hartuko duela.