Urtarrilaren 12an, pilota desafioa jokatuko da Pleka trinketean. 18:00etatik aintzinera, Lapurdiko selekzio bat nafar baten aurka arituko da. Ondotik erromeria eginen da Kiki Bordatxok alaiturik. Ziburuko Piarres Larzabaleko ikastetxeak antolatu du, eta biltzen duten sosarekin urte hondarreko bidaia finantzatuko du.