Zortzi hilabeteren ondotik, egun gutti falta dira lezeen idekitzeko

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

TTIPI TTAPA

Barne guztia garbitu eta sistema elektriko guzia berriztatu da

Oraindik eguna zehaztua ez bada ere, herriko lezeak hilabete honetan irekiko dituzte ateak. Joan den maiatzeko uholdeen ondorioz, hetsiak egon dirazortzi hilabetez. Orduan, urak kalte ikarragarriak egin zituen, eta leku txarrean izaki, lanak luzatu dira. Lehenik, barne guzia garbitu behar izan da gehienetan orgatxo eta palekin. Ondotik, sistema elektriko guzia berritu da, bai soinuarena, baita argiena ere. Hilabete horiek baliatu dituzte berrikuntza batzuen egiteko, bertzeak bertze, argitasunean eta leku berri batzuk agerian ematean.
Kanpoaldean ere lan anitz egin da, hala inguru guzia garbitu, nola paretak eta zainketa sistema berritu.

Lan horiek guztiak 400.000 euro kostatuko dira. Herriak 200.000 euro ordainduko ditu, eta Akitaniak eta Kontseilu Orokorrak bertze 100.000 euro. Gaineratiko 100.000 euroak aseguruarekin negoziatzen ari dira oraindik.

Urtean 110.000 lagunek bisitatzen dituzte lezeak, eta herriarentzako diru sarrera 250.000 euro ingurukoa izaten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun