Eguberrietan sartu orduko herrian ere nabaritu da hori. Abenduaren 14-15eko aste hondarrean jarri ziren gure heriko karrikako apaingarriak: Udalak betiko izarrak eta Zorionak jarri zituen, eta Guraso Elkarteak argazkian ageri den olentzero dotorea paratu zuen plazan. Aurtengo berrikuntza Herriko Etxeko balkoian jarritako argiak izan dira.