Hilaren 15a arte Sorginen Museoa eta lezea itxita egonen dira

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Bisitari aunitz ibiltzen ez denez orain, obrak egiteko baliatuko da

Bai lezean baita Sorginaren Museoan ere lan batzuk egin behar direla-eta, eta sasoi honetan bisitari aunitz ibiltzen ez direla profitatuz, toki hauek itxita egonen dire urteko lehenbiziko 15 egunetan.
Bertzalde, aipatzekoa da, orain arte Udalak lezearen kudeaketa enkantera ateratzen zuela eta partikularren esku uzten zuela honek kudea zezan. Horrela izan da azkeneko 24 urteetan. Baina urte berriarekin batera, 2008tik aitzinera orain arte Museoa eta Errota kudeatu dituen Udalaren turismo enpresa berak gestionatuko du lezea ere. Beraz, bertze langile batzuk ikusiko ditugu lezeko atean, eta seguraski bertze ordutegi bat ere izanen du. Baina xehetasun horien guztien berri aitzinerago emanen dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun