Errege bezperako ekitaldiarekin akituko dira Eguberrietako ospakizunak

Ainara MINDEGIA 2008ko urtarrilaren 2a

Kantu eta musika doinuak ederki kantatu zituzten gazte nahiz gurasoek. TTIPI TTAPA

Xabier eta Aimar Olentzeroak

Abenduaren 24 bazkal ondoan herriko haur eta gaztetxoak baserritar jantzia jarri eta 15:30ak aldera Aurtizko elkartean bildu ziren trikitixa, pandereta eta kantuz urtero bezela herriari ohiko itzulia egiteko. Hotzari aurre eginez eta haurtxoen ilusioz itzuli polita egiten zuten. Arraltsaldean bildutako goxoki, pasta… aurrerantzean berendu goxo bat eginen dute elkartean. Aurte 2 olentzero bizidun izan dira Xabier eta Aimar. Eta xintxo bete zuten ibilbidea.

Laster Errege bezpera

Olentzero, Eguberri eta Urtezaharreko ospakizunen ondotik, Errege bezperako ospakizuna gelditzen zaigu. Errege bezperan arratsaldez herriko mutil gaztetxoak joareak jarri eta herriari buelta emanen diote. Ilunabarrean berriz, Iturengo ostatuan afaria izanen da eta afalondoren Ibintza kultur taldeak urtero prestatzen duen zozketaren zenbaki saridunak jakinaraziko ditu. Eta ohiturak ez galtzeko joariak jarri eta iñauterietan bezela Aurtiz, Zubieta eta Iturenen itzulia emanen dute joaldun guztiek elkarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun