Doneztebeko Erreka Kirol Elkartearen ekimenez, Mendiaren Eguna egin zuten joan den abenduaren 15ean. Goizean goiz, Leurtzako Zirkora joan ziren, Bonozorrotz mendia goituz. Eguerdirako Doneztebera itzuli ziren eta «mendizale poteoa» egin zuten eta gero bazkaria Kasino Elkartean. Bazkalondoren eguneko hitzordu nagusiaren txanda izan zen: Edurne Pasaban mendizale tolosarrak K2ra egindako igoera erakusten duen proiekzioa eskaini tzuen. Gaur egun 14 zortzimilakoak egiteko borrokan dabil Edurne, munduko emakume bakar batek ere lortu ez duen balentria. Abenduak 24an, Saioara joan ziren mendizaleak, eta Urtezahar Egunean, ohi bezala, Mendaurrera. Arratsaldean II. San Silbestre lasterketa jokatu zen. Irabazlearentzat saria eta parte hartzaile guztientzat opariak banatu ziren.
Errekaren zozketa
Bertze hainbat ekitaldiren artean, Erreka Kirol elkarteak Eguberrietako saski eder hau zozketatu zuen abenduaren 22an. Zenbaki saritua 2.907 izan zen. Zorte onekoa zenbakiaren jabea, ez baitu nolanahiko produktu sorta etxeratu.