Giro ezin hobean joan zen abenduaren 22ko gazte bazkaria

Utzitako argazkiak 2008ko urtarrilaren 2a

Amaia Arretxea TTIPI TTAPA

Joan den abenduaren 22an 82 lagun bildu ziren Ulibeltzak elkartean aurtengo gazte bazkarian. Lehengo alean aipatu bezala, Alfredo Arretxea sukaldariak antolatu eta prestatzen du bazkari hau. Aurten, bazkari hau prestatzen hasi zela 10 urte joan direla eta, gazte guztien izenean, omenaldi txiki bat egin nahi izan zioten, egiten duen lana eskertzeko. Horretarako bazkalondoren Jalisko Band, Txutxin Ibañez eta Jesus Tapizen mariatxiez gozatzeko aukera izan zuten bertara hurbildutakoek. Mexikar jantzi hoberenaren sariak bi irabazle izan zituen: alde batetik Luzio Irazoki, mexikar jantzia eta euskaldun bonetarekin azaldu baitzen eta beste aldetik, Jon Antzizar, emakume mexikarraren jantzia zeraman, buruko trentza eta guzti. Arratsaldean, Agerralde akordeoilariaren eskutik dantzaldia izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun