Etxalartarrak birziklatzen

ttipi-ttapa 2008ko urtarrilaren 2a

TTIPI TTAPA

Arrakasta handia izan du Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak martxan paratutako birziklatzeko kanpaina berriak. Joan den abenduan partitu zituzten Herriko Etxean birziklatzeko ontziak, eta herritar andana bildu zen edukiontziak jasotzera. Guztira 200 inguru banatu ziren, eta oraindik gehiago banatuko dituztela erran digute Mankomunitatetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun