Jende aunitz bildu da aurtengo Eguberrietako ekitaldietan

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Haur koadrila ela-ela eskean TTIPI TTAPA

Urteberri On. Joan da zaharra, eta hasi da berria, urtero bezala, Eguberrietako ekitaldi tipiko guztiekin. Abenduaren 24an Olentzero etorri zen bisitan. Herritar parrasta ibili zen kalejiran, arratsaldeko mezaren ondotik, trikitilari eta txistularien laguntzaz. Ondotik, luntxa izan zen Elutsa ostatuan. Jende aunitz animatu zen, baserritarrez jantzita, herriko karriketan barna ibiltzera.

Haur koadrila ela-ela eskean

Aspaldiko ohiturari segituz, urteko azkeneko egunean etxez etxe eskean ibili ziren herriko haurrak. Ela-ela, nor da, nor da, ni naiz urte berri, zer dakartzu berri… bertso zaharrak goiz osoan kantatu zituzten, «etxeko andre eta nagusiek» urtatxak ematen zizkieten bitartean. Saskiak ederki beteta, egun ederra pasatu zuten haurrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun