Azken 27 urteotan Udaletxeko idazkaria izan den Jose Luis Legarra jubilatu egin da. Lanpostu hori betetzeko oposaketa lehiaketa martxan jarri zuen Udalak, eta 13 lagunek eman zuten izena. Lehen proba euskarakoa izan zen, eta 13 lagunetatik lau bakarrik aurkeztu ziren. Bat kanpoan gelditu zen, ez baitzuen euskarako ariketa gainditu. Gelditzen ziren hiru hautagaiek proba teorikoak eta praktikoak egin eta gero, Oronoz-Mugairiko Izaskun Gortari Sein izan zen puntuaziorik altuena lortu zuena. Hortaz, bera izanen da datozen urte hauetan Udaletxeko idazkari berria.
Jose Luis Legarrari despedida
Joan den abenduaren 15ean Jose Luis Legarrari bazkari-despedida egin zitzaion La Basque erretegian. Azken urteetan Jose Luis Legarrak egindako lanari bukaera eta esker ona adierazteko, udal-hautetsiak, azken 27urte hauetan alkate izandakoak, Udaleko, zabor mankomunitateko eta gizarte zerbitzuetako langileak eta Bortzirietako idazkariak bildu ziren. Denera 30 bat lagun. Bazkariaren bukaeran udaletxeak eta bertaratu zirenak, 1700 urte inguruko Etxalarko armarriaren historia kontatzen duen akta berritu bat oparitu zioten Jose Luisi.