Eskerrak Saharar Herriarekin Elkartasun Taldearen izenean

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Leitzaldea eskualdeetako Saharar Herriarekin Elkartasun Taldeak bere esker ona eman nahi dizue 2007ko udako Oporrak Bakean proiektuan, haur sahararrei uda hemen, gure etxeetan pasatzea ahalbideratzen dien proiektuan, alegia, laguntza solidarioa eman duzuen guztioi, zuek gabe ezinezkoa izango baitzitzaigun eginkizun hori aurrera eramatea. Asko eta asko izan zarete laguntza horren emaileak eta publikoki eskertu eta errekonozitu nahi zaituztegu.
Baztanen: Baztango Udala, Osasun etxea, Foto Mena, Axular, Fantxike, Bidelagun elkartea, Xaloa telebista, Xorroxin Irratia, Arizkungo Uxoa eta Ordoki likoreria jatetxeak, Elizondoko Casa Galarza, Kortarixar, Eskisaroi eta Itzalargiko borda jatetxeak, Elbeteko ostatua eta Oñaska jatetxea, Mugaireko Pierresenea, eta Gartzaingo Fransene jatetxeak.
Bortzirietan: Lesakako Udala, Berako Udala, Etxalargo Udala eta Igantziko Udala, Ttipi Ttapa, Lesakako Koxkonta eta Kattu jatetxeak, Etxalarko Herriko Ostatua eta Elutsa Ostatua eta Igantziko La Villa jatetxea.
Malerrekan: Zubietako Udala, Doneztebeko Udala, Doneztebeko Mendia Botika, Mankomunitateko Zerbitzuko Bulegoa, Euskadiko Kutxa, Casa Ostiz, Kamamila arropa denda, Iturengo Herriko Ostatua, Altxuenea erretegia eta Aurtizko Ostatua, Oizko Ostatua, Beintzako Ostatua, Elgorriagako Hilarion jatetxea eta Doneztebeko Belarra jatetxea.
Leitzaldean: Leitzako Udala, Euskadiko Kutxa, Harakindegia jatetxea, Sagasti jatetxea, Erreka Sagardotegia, Hiruso ostatua, Musun Zahar eta Beatrizenea jatetxea. Eta azkenik , nola ez, lau eskualdeetako harrera familiei. Norbait aipatzea ahaztu badugu, gure barkamena, ez baita hori gure intentzioa izan.
Beraz, guzti guztioi, Saharar Herriarekin Elkartasun Taldearen izenean, gure eskerrik beroena, ongi izan eta hurrena arte.

Saharar Herriarekin Elkartasun Taldea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun