Iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du!

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 2a

Eskolak Euskal Herrian ikasleen %35 soilik euskalduntzen du. Ereduen politikek porrot nabarmena jasan dute, aldaketa sakonak eta berehalakoak behar ditugu.
05/06 ikasturtean 107.768 herritarrek Euskararen Erakunde Publikoari, EAEko Hezkuntza Sailari eta Nafarroako Hezkuntza Sailari aldaketa sakon horiek egiteko eskatu zieten beraien sinadura emanez. Zein izan da erantzuna? Euskalduna izateko eskubidea bermatu ezin duten lege eta plan berrien aukera mahai gaineratzea.
Euskal Herrian Euskaraz-ek, Max Brisson, Tontxu Campos eta Carlos Perez Nievasi aski dela erran nahi diegu. Kokoteraino gaudela iruzur eta inposaketez, herritarren hitza eta eskolak euskaldundua izateko eskubidea ez dutelako bermatzen zuen politikek.
Hau guztia salatzeko, POSTAL SINATZE KANPAINA martxan dago Baztan eta Bortzirietako hainbat txokotan. Honela, salaketaren bidez, euskaldunduko duen eskolaren alde Euskararen ofizialtasuna bermatzeko eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko konpromisoa hartu dugula adieraziko dugu.

Baztango EHE

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun