Aralarreko suhitzaile taldeak eta Leitzako bolondresek sute bat itzali behar izan zuten asteartean Ezkurrako larre batean. Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zuenez, ezbeharra astearte arratsaldean gertatu zen, 17:45 aldera, N-170 errepideko 10,5 kilometrotik hurbil. 20:10erako kontrolpean zuten sutea eta azkenan hektarea bakarra erre zen.
Nafarroako Larrialdi Agentziaren lana
Nafarroako Larrialdi Agentziak joan den astean, abenduaren 17tik 23ra, guztira 5.921 urgentziazko ezbehar artatu behar izan zituen, horietatik 4.125 osasunarekin lotutako kasuak izan ziren; 3.496 mediku larrialdiak izan ziren; 399 kasu botikekin lotutakoak eta 230 anbulantzien joan-etorriekin lotutakoak. Gisa berean, aste honetan 89 istriputan esku hartu behar izan du Nafarroako Larrialdi Agentziak, errepideetako istripuetan batez ere.