Oraindik behin betiko erabakia hartu ez bada ere, Zubietan Patxiku Mitxelena proposatu dute alkate izateko. Joan den abenduaren 9an egin ziren hauteskunde berezietan zubietarrek herria gobernatzea nahi duten herritarrak aukeratu zituzten, eta boto gehien jaso zituena Fermin Etxekolonea izan zen. Honek, ordea, ezezkoa esan zuen. Hala, bigarren botatuena proposatu dute alkatetzarako, Patxiku Mitxelena,lehen ere alkate izandakoa. Zinegotzi kargurako, berriz, hauek proposatu dituzte: Fermin Etxekolonea, Lino Elizalde, Mikel Beltza Telletxea, Ines Gereka, Gorka Fuentes eta Periko Santesteban. Ordezko bezala, Pio Elizalde eta Iñaki Etxeberria.
Narbarten Gobernuak erabakita
Ez maiatzean eta ez urrian, hauteskundeetara zerrendarik aurkeztu ez zenez, Gobernuak berak izendatu ditu Narbarteko kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak. Erabaki horren arabera, hauek dira batzordea eratuko dutenak: Itziar Iriarte Agirre, Manuel Irungarai Aleman, Jose Mª Iriarte Arretxea, Enrique Oteiza Iriarte eta Fco Javier Arretxea Agirre.