Larunbat honetan, abenduaren 22an, jokatuko da Lesakako Batzoki elkarteak hamekagarren urtez antolatutako paleta-goma txapelketaren azken partidak. Zehazki, hirugarren posturako lehiak eta finalak jokatuko dira, lehen eta bigarren mailan, lau partida guzira, arratsaldeko 16:00etatik aitzinera. Lehenbiziko partidan, bigarren mailako hirugarren postua erabakiko dute Lesakako bi bikotek: Mitxelena eta Sanjurjo, Oiartzabal eta Kastroren kontra. Gero, lehen mailako hirugarren posturako lehian, Hita eta Lizaso, Larralde eta Zumetaren kontra riko dira. Ondotik, finalen txanda etorriko da. Bigarren mailan, Etxeberria eta Ormaetxea, Alustiza eta Ubedaren kontra ariko dira eta final nagusian, Antxordoki eta Teiletxea, Antxordoki eta Eizmendiren kontra. Gainerakoan, eskualdeko talde aunitzek, batez ere Gipuzkoako ligan jokatzen dutenek, atsedenaldia izanen dute aste hondar honetan. Halere, zenbait partida jokatuko dira.
FUTBOLA
Nafarroako Preferenten
Aurrera – Gares, igande arratsaldeko 3:30etan Arkiskilen.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, lehen faseko azken jardunaldia
Amigó – Baztan, larunbat arratsaldeko 3:30ean Amigón.
Lagunak – Doneztebe, igande arratsaldeko 4etan Barañainen.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte – Usurbil, igande arratsaldeko 4:30ean Mastegin.
Nafarroako infantilen lehen mailan
Doneztebe – Baztan derbia, larunbat goizeko 11etan Taxoaren.
Beti Gazte – Union Mutilvera, larunbat arratsaldeko 4etan Mastegin.
Alebinak, Nafarroako Ligan asteazkenean jokatu zen partida:
Huarte 2 – Doneztebe 6.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako bigarren mailako igoera fasean
Anoetako Gazte Asanblada - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 4:30ean Anoetan.
ESKUBALOIA
Kadete neskak
La Merced – Erreka, larunbat goizeko 11:30ean Iruñako Ermitagañan.
Kadete mutilak
Erreka – Anaitasuna, larunbat goizeko 11etan Donezteben.
Infantil neskak
Erreka – Lekaroz A, larunbat goizeko 10etan Donezteben.