Gure Irratian da berriz ‘Diskoteka Ideala’ saioarekin

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Fred BERRUET TTIPI TTAPA

Urte batzuk pausako hartu eta gero, Fred Berruet irratira itzuli da. Joan den urritik aitzinera Gure Irratiko (106,6/90,5 FM) Diskoteka Ideala saioa aurkezten du azteazken eta ortzegun guziz, 15:30ean eta 22:00etan, hurrenez hurren. Aldi oro disko bat aztertzen du diskoteka ideala osatu arte. Orain arte estilo anitz jorratu ditu: PJ Harveyren Rid Of Me, Marvin Gayeren What’s going on?, Mobyren Play eta The Clashen London Calling, bertzeak bertze. Entzuleen iritzia jasotzeko, eta ondoko saioan aztertuko duen diskoa entzun ahal izateko web orria ere sortu du: www.blogak.com/diskoteka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun