Kattin Bergara, sortzez Borthaire, zenaren heriotzak samin haundia sortu du herrian. Untsalaz, berriemaileek ez dituzte beren sentimenduak erakutsi behar beren artikuluetan bainan Kattini omenaldi bat egitea eta eskerrak ematea ezinbertzekoa zait. Lerro hauek izkiriatzen baditut eta zuek irakurtzen badituzue Kattini esker da. Ehunka senpertar gaztek bezala Kattinekin, hain ezagutua eta maitatua zen eskola emailearekin, ikasi nuen idazten eta irakurtzen. Milesker, beraz, eta zure etxekoei doluminak.