Amotzeko auzoa hazten ari da gelditu gabe eta geroan ere berdintsu segituko du. Amotzeko eskolan haurren kopurua haunditzen ari da azkarki eta beraz, ikasgela berriak behar dituzte. Iazko urritik irakasleen etxea ez da gehiago baliatzen eta hala, etxe hau botatzea deliberatu du Herriko Etxeak. Toki horretan hiru ikasgela berri altxatu nahi dituzte. 300.000 euroko gastua sortu du horrek eta hautetsiek dirulaguntzak galdetuko dizkiote estatuari eta Paueko Kontseilu Nagusiari.