Kenpo-Kai ikastaroek harrera ona

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

TTIPI TTAPA

Uste baino arrakastatsuagoa suertatu da aurten lehenbiziko aldiz antolatu den Kenpo-Kai ikastaroa. Hasieran Leorlaseko eskoletako gimnasioan ematen hasi ziren, baina pittaka-pittaka jende kopurua gehituz joan zen, eta gaur egun 38 lagun ari dira. Hainbertze lagun ez dira gimnasioan sartzen eta Zugarramurdiko pilotalekuan ari diraduela hilabete bat.

Haurrak ere gustura ari dira eta 15 laguneko taldea osatu da, hauek larunbatetan aritzen dira, 11:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun