Sorginen Museoko hamar milagarren bisitaria saritu dute

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Valentziara joan da saria eta produktu sorta eta Errotaberrin egonaldia irabazi ditu

Sorginen Museoak zer errana ematen segitzen du, eta oraingoan ere berri onak emateko. Joan den uztailaren 20an ireki zen Zugarramurdiko Sorginen Museoak abenduaren 7an jaso zuen hamar milagarren bisitaria: Juan Miguel Garcia Sanchez. Museoa ezagutzeaz gain, opari berezia jasota joan zen etxera valentziarra, hamar milagarren bisitaria izatearen saria hartuta, alegia. Sari gisa, Nafarroako Gobernuak emandako zonaldeko produktu sorta eta sei pertsonendako asteburu bat Zugarramurdiko Errotaberri landetxean. Sei pertsonendako lekua duen errota zaharberritua da Errotaberri.

Sariduna Kuenkatik zetorren bidai antolatu batean. Zugarramurdiko museo berria ezagutzera etorri eta arras kontent zegoen oparia jasotakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun