Eguberrietako ekitaldiak

Ainara MINDEGIA 2007ko abenduaren 19a

Ohiturari segituz, Aurtitzen aurten ere mutil ttikiena aukeratuko dute Olentzerorena egiteko; bertze batek Jesus Haurtxoaren irudia eramanen du eta bertze bi etxeetan jasotako puskak biltzeaz arduratu

Ortziralean, hilak 21, Eguberrietako ekitaldi berezia prestatu dute eskolako irakasle nahiz ikasleek, 9:30etan hasi eta 12:00ak arte. Azken hilabete honetan irakasleak eta ikasleakgogor aritu dira lanean egun polit honetarako prestatzen, eta hala, txikienetik hasita gela bakoitzak bere saioa eskainiko du. Kantuak, dantza, musika tresna ezberdinak, antzerkia…Ez da ezer faltako. 11:00ak inguruan saio horiek amaituko dira eta oporrak hartzeko 11:00etatik 12:00etara Gabonetako gosari berezia izanen dute. Ekitaldi hauek gurasoei ere irekiak daude, eta animatu zuen seme-alaben ikuskizunak ikustera.

Gabon kantak

Haur eta gazteak dagoeneko hasiak dira Olentzero egunerako kantak prestatzen. Eskolatik atera eta arratsaldetan Gabonetako kantak eta trikitixa hartu eta abenduaren 24ko saioa dotore antolatzen ari dira. Bide batez,Eguberri on eta Urteberri on opa dizuegu herritar guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun