Maika Ariztegik koxkor biltzen Euskadiko seigarren txapela lortu du emakumezkoetan

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

7 minutu eta 28 segundoko denboran akitu zituen lanak

Azaroaren 3an jokatu ziren emakumezkoen eta gizonezkoen Euskadiko koxkor biltze Txapelketak, Bilboko Casilla kiroldegian. Lehenik emakumezkoen lehia jokatu zen. Hiru koxkor biltzailek parte hartu zuten emakumezkoen txapelketan; Maika Ariztegi iturendarrak, Nahiara Ferranek eta Itsaso Hernandezek.
Saioa hagitz ongi hasi zuen Maikak, baina lau saskiratzetan huts egin ondotik ezin izan zuen aitzineko marka hobetu. Lehengo marka hagitz ona zuen (7:23), baina oraingoan ezin izan du hobetu (7:28). Hala ere Emakumezkoetan seigarren txapela jantzi zuen Maika Ariztegik. Zorionak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun