Zubietako bizilagunek herria zeinek gobernatzea nahiko luketen herritarrak aukeratu zituzten abenduaren 9an egindako hauteskunde berezian. Guzira, 268 lagunek zuten bozkatzeko eskubidea eta erdiak baino guttiagok, 124k bete zuten eskubide hori. Zazpi herritarren izenak jarri behar zituzten papertxo batean eta guzira 18 lagunen zerrenda atera zen. 18 horiek abenduaren 15ean biltzekoak ziren, Udala osatuko duten zazpi hautetsiak erabakitzeko.
Botoak
Fermin Etxekoloneak 62;
Patxiku Mitxelenak 50
Lino Elizaldek 46
Mikel Telletxea Beltzak 42
Ines Gerekak 34
Gorka Fuentesek 30
Jose Luis Mendiburuk 29
Jose Mari Juanikorenak 28
Periko Santestebanek 27
Pio Elizaldek 25
Jon Mikel Aragonek 23
Iñaki Etxeberriak 22
Tomas Otxandorenak 20
Benantzio Baleztenak 20
Isabel Elizaldek 18
Txelo Urzainek 17
Battitta Santestebanek 16
Mikel Loiartek 16
Orain Gobernuari dagokio herria gobernatuko duen batzordea izendatzea. Zubietarrek Iruñetik erabakia itsuan hartu ez dezaten, hauteskunde bereziok egitea erabaki zuten, hautagaiak aukeratu eta Gobernuari proposatzeko.