Agenda 21 Foroaren lehen bilerak arrakasta ttikia izan du

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Azaroaren 20an Malerrekako Agenda 21 Foroaren lehen bilkura egin zen Donezteben. Uda partean eskualdeko 311 herritarreri egindako inkestaren emaitzak eman zituzten ezagutzera eta saio interesgarria izan bazen ere, foroaren bultzailea den Terra Prometeako lantaldearen iritziz hagitz jende gutti bildu zen. Horregatik, foroaren bigarren saioa ortzegun honetarako, hilak 20, hitzartua izan arren, bilera bertan behera uztea erabaki du lantaldeak. Horren ordez, Agendako 21eko Batzorde Eragilea biltzea erabaki dute, hemendik aitzinerako nondik norakoak adosteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun