Joan den azaroaren 24an jokatu zen Señorio de Erron Nafarroako oilagor txapelketa. 23 parte-hartzaile izan ziren, tartean sunbildar bat, Aitor Apeztegia Bertiz. Parte hartu bakarrik ez, lehen postua ere lortu baitzuen. Bi oilagor ehizatzea lortu zituen sunbildarrak, bertze parte-hartzaile baten kopuru berdina, baina Aitor kontrol postura lehenengoa iritsi zenez, beretzako izan zen txapelketako sari nagusia. Nafarroakoa irabazita, joan den larunbatean, abenduak 15, Sabaizan egitekoa zen Espainiako oilagor txapelketan parte hartzeko asmoa zuen Aitorrek. Hurrengo alean emango dizuegu Espainiako txapelketan lortutako emaitzaren berri.