80 urtekoei omenaldia

TTIPI TTAPA 2007ko abenduaren 19a

Urtero bezala, Larraburua elkarteak 80 urte bete dituztenak omendu zituen Xabierko Frantzisko egunean, abenduaren 3an. Elkartean bertan bazkari ederra egin zuten eta, ondotik, plakak, lore-sortak eta bertze oroigarriak eman zizkieten aurtengo omenduei: Maritxu Zubieta, Matias Telletxea, Perpetua Arburua eta Teresa Goienetxeri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun