Oiarburu erre zen tximista sartuta

ttipi-ttapa 2007ko abenduaren 19a

Oiarburun, etxe eta lanbiderik gabe gelditu dira TTIPI TTAPA

Familia laguntzeko ekiminak abiatu dira berehala

Familia bati gertatzen ahal zaion gauzarik txarrenetakoa sufritu behar izan zuen Oiarburuko familiak joan den abenduaren 10ean. Tximista baten eraginez, goizeko 2:37an, ganbarako koadro elektrikoa erre eta sua baserri osora hedatu zen. Segidan eman zuten abisua SOS Nafarroako 112 zenbakian eta Oronoz-Mugairi eta Iruñeko suhiltzaileak berehala joan ziren baserrira. Goizeko 5ak alderako sutea kontrolpean zuten, baina suaren ondorioz teilatua erori egin zen eta lehen solairuan kalte aunitz sortu zituen. Landetxe gisara ere erabiltzen zuten baserria eta beraz, etxebizitzaz aparte, lanbiderik gabe gelditu dira. Joxe Ramon eta Agustina senar-emazteak, Pepita amatxi, eta Sonia alaba onik atera ziren, nahiz eta gertatutakoa ez zaien sekula atzenduko.

Diru bilketak familiari laguntzeko

Udalak Nafarroako Kutxan eta Rural Kutxan kontuak ireki ditu laguntzak biltzeko: 20540021379150566562 (Nafarroako Kutxan) eta 30080086281736722727 (Ruralen).

Toki Ona Institutuko Guraso Elkarteak ere laguntzeko kanpaina abiatu du. Zare bat zozketatuko dute ortziral honetan, hilak 21, institutuko familien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun