Bertzalde, birziklatzea zeinen garrantzitsua den jabetzeko, 2008ko 9.000 egutegi banatuko dira Baztan, Bortziriak eta Malerrekako etxeetan. Lameriñas eta Ondikolek ateratako animalien argazkiekin osatu dute egutegia, eta herriz herri zabor berezien bilketaren egunak eta ordutegiak zein diren zehazteaz gain, ahokuak eta intereseko telefonoak ere ageri dira. Horrez gain, egutegi bakoitzak zenbaki bat darama, eta zenbaki hori heldu den urteko ekainaren 30ean Malerrekako Mankomunitatean (Doneztebe) eginen den zozketan parte hartzeko da. Saria irailean bi lagunentzako Kanariar Uharteetan aste bateko egonaldia da.