Paretetan egurrezko frisoa paratu beharrean aitzinetik muntatutako harri naturala jartzea izan liteke aukera bat. Itxuraz harri naturalaren antza du, baina paretari itsatsita gelditzen den zatia leuna du. Azulejuak bezala paratzen da, eta aldi berean, harri naturala baino aunitzez merkeagoa da.
Paretan paratzeko, berriz, harrien lehendabiziko ilara leuntzea eta lerrokatzea komeni da, hurrengoak ere ongi geldi daitezen. Hala ere, aitzinetik muntatutako harri hau formatu desberdinetan aurki daiteke, adreilu formako neurri ttikietatik hasi eta plaka haundietara.